95 milioi euro eta 45 hilabete

Lehen begiratuan espetxe-zigorra dirudiena opari moduan eman digu Txibitek Belatekoa, «Baztan-Bidasoaldeko 22.000 bizilagunekin dugun zorra kitatuz». Baina Lesakatik N-121-A errepidera ateratzeko Iruña aldetik datozen autoak bijilatzeko lepoa 180 grado bihurritutakoan masajistara eta kardiologora egindako bisitak ez ditu ordainduko oraindik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun