Mortadelo eta Filemonen (berriz ere joan den mendeko kontuekin natorrela erranen dute seme-alabek) istorio irriemangarria irudituko luke, aski larria ez balitz. Katalan eta euskal abertzaleei Pegasoan egindako espioitza-lanak «justifikatzeko» beraiek ere espiatuak izan direla «salatu» dute Sanchez superintendenteak eta Ofelia idazkariak. En fin!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.