Itzulera

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2022ko mai. 15a, 09:30

Halabeharrez bi urtez huts egin ondotik Senpereko aintzirara itzuli ginen igandean; ikaskideen irria estali gabea ikusi dugu berriz ere ikastetxean edo lankideen mutur beltza lantegian; pilotalekuetan elkartu gara, ostatuetan, elizan… Itzuli gara, edo ari gara pixkanaka itzultzen, baina (arren, mesedez eta otoi) ez gaitezen azken bi urtekoetara bueltatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun