Kaso egin seme-alabei, portzikaso

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2022ko api. 2a, 08:30

2020 urte hasieran, Txinan birus bat zebilela eta bizpahiru hilabetetan gurera ailegatuko zela erranez etorri ziren ikastetxetik. Lasaaaaai! erran genien, Txina urrun da. Aurten, Ukrainan gerra zetorrela aipatu ziguten eta trankil egoteko erran genien berriz ere. Maiatzean meteorito batek lurra joko duela jakinarazi digute orain. Izerdi hotz hau Covida ote da?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun