Joareen pulunpak aditu ditugu gurean, bi urte eta gero. Europan, gerra-danbor hotsak hedatzen ari dira Ukraina aldean, baina Espainian garaipen-turuta doinuak zabaldu dituzte, Nadalen 21. Grand Slamarekin. Halere, pandereta soinua ere ezin itzali hispanoek, Benidorm Festetik Eurovisionerako bidea kongresutik igarotzea nahi baitute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.