Ez dira zalantzetarako garaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2021ko ira. 12a, 12:00

Gauza gehienei buruz zalantzak ditugunok miresmenez eta inbidiaz (beldurrez?) begiratzen diegu kontu guztiei eta denari buruz iritzi sendo eta pitzadurarik gabea izan eta plazaratzen dutenei. Zalantzatioi bide zuzenerako atea ere irekitzen digute eskuzabal, egiaren jabe direla jakitun. Garai batean pulpitotik aritzen ziren eta guk Amen erantzun. Orain Like ematen diegu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun