Proportzionaltasunaren neurria

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2021ko ots. 13a, 13:00

Leonardo Da Vincik, bertze hainbat artelanen artean, dotore marraztu zuen gizakiaren proportzio perfektuaren irudia, beso eta hankak zabal-zabal. Donostian, birusaz babesteko, masailezurra hautsi dio gazte bati ertzainak pilota batekin, modu proportzionalean. Barakaldon, sudurra sindikalista bati, borraz. Proportzioa, ipurdia bezala, bakoitzak berea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun