Ez dakit bada, mendira onddo bila joateko musukoa paratzea derrigorrezkoa izan beharko litzatekeen… Erran badut erran, mahai inguruko begirada guztiak nire gainean iltzatuak sumatu ditut. Negazionista! bota dit batek, eta solas horrek Trumpzale amorratu, terraplanista sutsu, Jehovaren lekuko edota adinekoen hiltzaile daramazki bere baitan. Guttienez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.