Normaltasun berriko lapurreta

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2020ko ira. 20a, 11:00

Sudurra eta ahoa estaltzen dizkion maskara kendu eta 'Hau atrako bat da!' ozen oihukatu du, PCR proban positibo eman duela azaltzen duen agiria bankuko langile izituaren begien parean astintzen duen bitartean. Bertze bulegariak alarma-botoia sakatzea pentsatu du, baina desinfektatu gabe dagoela gogoratu du. Maskara berriz paratu eta diruarekin alde egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun