Ez dira haize errotak, erraldoiak dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2020ko uztailaren 9a

Arrazoi zuen On Kixotek, ez zegoen eroturik. Energia garbia sortzeko mozorropean multinazional erraldoiak diruz hornituko dituzten munstroak dira; beraien tresnatzarrak garraiatzeko ihintzez bustitako eta orbelez estalitako bidexka bihurriak errepide zabal, gris eta zuzenak bilakatu eta bizi-berritutako auzo ederra basamortu ilun bihurtuko lituzkete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun