Sartu eta atera

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2019ko ots. 23a, 20:00

Pobreziatik aterarazteko sartuko gara zuen etxean lehendik ukatutako gure giza-laguntzarekin, baina miseriatik ihesi gurean ogi bila sartu nahi dutenak atera edo atakatik kanpo utziko ditugu. Demokrazia ezartzera sartuko gara, baina biolentziatik ihesi datozenak aterako ditugu. Petrolioa ateratzeak eta dirua sartzeak ez du zerikusirik honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun