Normalean kapitaletik herrietara etortzen zaizkigu antzezle eta faranduleroak, antzerki, dantza-emanaldi, zirku eta kantaldiak eskaintzera. Negu honetan, aldiz, Elizondotik eta Lesakatik hiriburuko Gaiarre antzokira joanen dira gure herrietako aktore eta musikariak Jolasean eta Pepito Yanci, beti bizi taula gainean jokatzera. Ttikitik handira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.