Errusiar entsalada

Euskal selekzioaren faltan, aritu direnak etxekotzeko ohitura ez dugu galdu aurtengo Munduko futbol txapelketan. Txapeldun suertatu den Frantzian aritu da Antton Griezman, Donostiako Errealean hazitakoa, emaztea Berakoa, aitaginarreba lesakarra… Halere, Kroazia ttikiari gure antza hartuta, zuri-gorri koadrazoek irabaztea nahi. Ea hurrengoan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun