Lehengo inauterien berri izan dute Goizuetako neska-mutikoek Gazte Txokoan

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 24a, 11:35
Joxe Mari Narbarte, lehenago zagia nola dantzatzen zen erakusten gazteei. Igor Elizegi

Zagia izandako Joxe Mari Narbartek orain oso ezberdin dantzatzen dela erakutsi zien

Inauteriak hurbiltzen ari dira Goizuetan ere. Mozorroek dantzatzen duten zagi-dantza da Goizuetako inauteriaren bereizgarrietako bat. Aspaldiko ohitura izanagatik, hau ere aldatu egin da urteen poderioz. Horixe erakutsi zuen larunbatean Joxe Mari Narbartek, gazte denboran zagi izandakoak. Ikusi argazkiak

Larunbatean, Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak antolatzen duen Gazte Txokora hurbildu zen Narbarte eta inauterietako diapositiba batzuk ikusi zituzten, lehengo eta oraingo argazkiekin. Joxe Mari Narbartek lehenago nola dantzatzen zuten kontatu eta erakutsi zuen, berak esaten duenez oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen omen dute eta. Gustora egon ziren gazteak zagi-dantzako kontu zaharrak entzuten Joxe Mariren ahotik, baina lehengo modura dantzatzen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun