1980an zabaldu zituen Marikarmen Azpirozek lehenengo aldiz Goiz Argiko ateak. Jolas-areto bezala egin zuen lehen urtea eta 1981ean jolas-aretoa kendu eta taberna ireki zuen. Geroztik, Marikarmenek egunero-egunero ireki izan du Kale Nagusian dagoen taberna.
32 urteren ondotik, ordea, ixteko tenorea ailegatu zaio. Marikarmenek ezin du tabernarekin jarraitu eta tabernaz arduratzeko inor ez dagoela ikusita, hilabete honetan itxiko ditu ateak. Etxekoandreak berak kontatu digunez, igande honetan, uztailak 29, izanen du azken eguna. Despedida gisa, igandean, luntxa eskainiko du eguerdian eta herritar guztiei irekita egonen dela jakinarazi digu.