Emakumeen intereseko gaiak bildu nahi dituzte formazio saioak antolatzeko

TTIPI TTAPA 2012ko api. 17a, 16:51

Proposamenak hilabete bukaera arte jasoko dira

Leitzaldeko Emakumeen Batzordea hasi da lanean. Martxoaren 28an aurkezpena egin zuen Goizuetan eta he­rriko eta Aranoko 20 bat emakume elkartu ziren. Emakumeen formakun­tza beharrak eta nahiak­ asetzeko helburua jarri zen mahai-gainean eta bide horretatik, bakoi­tzaren intereseko ikastaroak eta gaiak proposatzeko deialdia zabaldu du.

Apiril bukaera arte egonen da proposamenak aurkezteko aukera. Tarte horretan, Amaia kafetegian eta Gizarte Zerbitzuetan zerrendak egonen dira eta nahi izatera, emakume.batzordea@gmail.com helbidera idatzita edota 948 510840 telefonora deituta ere bilduko dira­ ­ideiak. Bilketa egin ondotik ikusiko da zein formakuntza saio egin daitezkeen herrian nahiz eskualdean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun