Urrezko Ezteiak

Esteban AROTZENA 2010eko otsailaren 17a

Utzitako argazkiak

Patziku eta Felixaren Urrezko Ezteien berria berandu xamar jaso dugu, baina hala ere, aipatu beharreko kontua da. 1959ko azaroaren 7an ezkondu ziren Lezon Txamoraberriko mutila eta Arantzako Urdingobordako neskatxa. Donostiako Arzak­en egin zuten eztei bazkaria. Beste argazkia Zarauzko Aitenetxekoa da, hantxe ospatu baitzuten Urrezko akontezimendua familia giro ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun