Udalak eta Nafarroako Gobernuak lortu berri duten akordioaren ondorioz, baserrietako bideen sarea ia erabat asfaltatuta geldituko da irailaren 18ko plenoan adjudikatutako lanak bukatzen direnean.
Tupenea, Bikainborda, Martitxenea, Aiarra, Kalekoborda, Olajaundi, Puñalenea, Errero, Portolo, Aldai, Mitxelko, Gorostin eta Tobenekobordako atarietaraino galipotatuko dira bideak, 3.720 metro guztira.
Lan hau eginen duen enpresaren izena, berriz, orain dela 15 egun jakinarazi zuen Udalak, eta aurretik ezarritako baremoaren arabera, Leitzako Joarberen eskaintzak lortu zituen puntu gehien, 315.000 euroko aurrekontuarekin eta lanak bukatzeko bi hilabeteko epearekin.
Honen ondoren, Pablo Eskuderoren Goizuetako Estrukturak eta Zabala-Goikoetxea sailkatu ziren, hurrenez hurren. Aipatutako dirutzaren %60a Iruñaren gain joanen da, eta gainerakoa, jakina, Herriko Etxeak ordaindu beharko du.