Lehengo larunbatean zortzi, garbi ikusi zenez, Txinoko bestak ederki aski finkatuta daude urteko jaien egutegian. Abuztuko Amabirjinei eta Artikutzako erromeriari udazkeneko feriak eta udaberriko Txinoak gehitu behar zaizkie azken lau urte hauetan biek ere arrakasta lortu dutelako. Antolatzaileek prestatzen duten egitarau aberatsaz gain, herri bazkaria da, batean nahiz bestean, egunari dizdira ederra ematen diona. Txinoko festan 300 lagun elkartu ziren frontoian, eta ferietan, berriz, 400dik goiti izaten dira urtero.