Aimar Olaizola goizuetarrak eta Irujok jokatuko dute buruz buruko finala

Aitor AROTZENA 2007ko ots. 1a, 18:16

Ekainaren 5ean Atano III.an izanen da partida haundia

Aimar Olaizola goizuetarrak eta Juan Martinez de Irujo, gaur eguneko txapeldunak jokatuko dute Esku Pilota Enpresen Ligak antolatutako eskuz banakako txapelketaren finala. Hitzordua igande honetan, ekainaren 5ean, izanen dute, Donostiako Atano III. pilotalekuan.

Elkarren kontra buruz buru behin bakarrik jokatu dute Aimarrek eta Irujok, iazko txapelketaren finalerdiko ligaxkan, eta orduan Iberokoak 22-1 irabazi zion goizuetarrari.

Aurtengo txapelketari dagokionez, bi finalistak final laurdenetan hasi dute ibilbidea. Olaizola II.ak Zearra kanporatu zuen (22-9) eta finalerdian Gonzalezeri gailendu zitzaion (22-6). Irujok lan gehiago egin behar izan du. Asier Olaizolari 22-16 irabazi zion eta finalerdian Patxi Ruizeri 22-21 irabazi zion, doi-doi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!