MALERREKAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

MALERREKAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

MALERREKAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA logotipoa

BERDINTASUN   ZERBITZUA

Berdintasun Zerbitzua Malerrekako Mankomunitateko berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintza egiteaz, kudeatzeaz eta ebaluazioa egiteaz arduratzen da.

Berdintasun Zerbitzuaren misioa da bizitzaren arlo guztietan, publiko zein pribatuan, emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta diskriminazioak ezabatzea helburu duten berdintasun politikak garatzea.

Bestalde, aukera berdintasunaren gaian jendartea sentsibilizatu,  informazioa eman eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai Mankomunitate zein Udal mailan (Mankomunitateko eta Udaletako langileendako) bai eskualde zein udalerri mailan (herritarrendako, elkarteendako edota taldeendako).

Kontaktua:

Telefonoa: 948 451 746 |  621 120 620

Email: berdintasuna@malerreka.eus

EUSKARA ZERBITZUA

Malerrekako Euskara Zerbitzua 1989an sortu zen gizartearen arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzeko. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen baitan dagoen zerbitzua da.

Eginkizun hauek ditu: euskararen erabilera indartzeko lanak planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Lan hau aitzina eramateko, beste hainbat erakunderekin elkarlanean aritzen da, bai Malerrekakoak, baita Malerrekatik kanpokoak ere.

Kontaktua:

Telefonoa: 948 451 746 |  621 144 736

Email: euskarazerbitzua@malerreka.eus

OINARRIZKO  GIZARTE  ZERBITZUA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua babes sozialeko zerbitzu publiko eta komunitarioa da. Bere helburua Mankomunitatea osatzen duten herrietako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, prebentziotik lan egiten da, eta pertsonei beren beharrei eta arazoei aurre egiten eta horiei irtenbidea ematen laguntzeko esku-hartzeak eta neurriak garatzen dira.

Kontaktua:

Telefonoa: 948 451 746 |  638 529 785

Email: ssbdoneztebe@malerreka.eus

HIRI HONDAKINAK

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak eskualdeko hiri hondakin solidoen bilketa, kudeaketa eta tratamendua egiten ditu. Zerbitzuaren helburu nagusietako bat hondakinen bereizketa eta birziklapena sustatzea da, baita ingurumena zaintzea eta haren aldeko errespetua bultzatzea ere.

Horrez gain, Garbigunea herritarren eskura dago urte osoan. Bertan utz daitezke ohiko edukiontzietan bota ezin diren hondakinak, hala nola altzariak, etxetresna elektrikoak, olioa, pinturak, pilak eta bestelako hondakin bereziak, behar bezala kudeatu eta birziklatu daitezen.

Kontaktua:

Telefonoa: 948 451 746

Email: mankomunitatea@malerreka.eus

Garbiguneko ordutegia:

 Astelehenak: 09:00-13:30  eta 15:30-18:30

Asteazkenak: 09:00-13:30  eta 15:30-18:30

Ortzegunak:  15:30- 18:30

 

Irekiera orduak

Astelehena
08:00-15:00
Asteartea
08:00-15:00
Asteazkena
08:00-15:00
Osteguna
08:00-15:00
Ostirala
08:00-15:30
Larunbata
Itxita
Igandea
Itxita
Garbigunea barrutik
Garbigunea barrutik

MALERREKAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Malerrekako Mankomunitatea
Malerrekako Mankomunitatea

MALERREKAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko zerbitzuak
Mankomunitateko zerbitzuak

MALERREKAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Doneztebeko garbigunea
Doneztebeko garbigunea

MALERREKAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Kokapenaren mapa