Bidasoan 30 urte baino gehiago daramazkigu garraiolariei eta partikularrei zerbitzua eskaintzen. Honek, besteak beste, prezio oso lehiakorrekin lan egiteko aukera ematen digu.
Alkaiaga industrialdean gaude eta Bortzirietan, Malerrekan, Baztanen eta Leitzaldean hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:
- Gasolindegia 24 orduz irekita:
- Esku dirutan edo txartelarekin ordaintzeko aukera
- Bezero txartela eginez gero, deskontu bereziak profesionalentzat eta partikularrentzat
- Gasolioa etxera eramateko zerbitzua:
- Lantegientzat, nekazarientzat, landetxeentzat, partikularrentzat... Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe.
- Tailer mekanikoa:
- Auto eta kamioien mantentze-lan mekanikoa (gurpilak, frenoak, bateriak, olio eta filtro aldaketak, etab.)
- 24 orduko laguntza zerbitzua errepideetan
- Errepide eta etxerako zerbitzuak egiten ditugu (kamioi edo traktoreen gurpil berrien muntatzea eta konpontzea)
- Gurpil eskaintza zabala (kamioientzat, autoentzat, motorrentzat, industriarako, nekazaritzarako, basogintzarako):
- Gurpil banaketa Nafarroa eta Gipuzkoan
Garraiatzeko behar duzun zerbitzu integrala bertan aurkituko duzu preziorik lehiakorrenean.