Pilarika Eguna ospatuko dute gaur Gartzaingo bestetan

Ttipi-Ttapa 2011ko urriaren 12a

Gazteek ortziralean eginen dute bazkaria.

Eguerdian bazkaria eginen da eta arratsaldean Gartzaingo II. Patata Tortilla lehiaketa jokatuko da

Astearte arratsaldean botatako txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin abiatu ziren Gartzaingo Pilarika bestak. Eta gaur, asteazkena, urriak 12, Pilarika Eguna ospatuko dute. Goizeko dianaren ondotik, eguerdian Meza Nagusia egitekoa zen Ariztegiko ermitan. Ondotik luntxa emanen da. 14:00etan bazkaria eginen da trinketean eta 19:00etan Gartzaingo II. Patata Tortilla lehiaketa jokatuko da, Santxotenak alaituta. 21:30ean Mutildantzak dantzatuko dira eta 22:00etan lehiaketako tortilla hoberenak izanen dira afaltzeko.

Astearte arratsaldean botatako txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin abiatu ziren Gartzaingo Pilarika bestak. Eta gaur, asteazkena, urriak 12, Pilarika Eguna ospatuko dute. 10:00etan dianak eta argi soinuak izanen dituzte eta 12:00etan Meza Nagusia Ariztegiko ermitan. Ondotik luntxa emanen da. 14:00etan bazkaria eginen da trinketean eta 19:00etan Gartzaingo II. Patata Tortilla lehiaketa jokatuko da, Santxotenak alaituta. 21:30ean Mutildantzak dantzatuko dira eta 22:00etan lehiaketako tortilla hoberenak izanen dira afaltzeko.

Haurren Eguna ortzegunean

Urriaren 13an, ortzegunean, Haurren Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak eta argi soinuak. 16:30ean haurrendako herri jolas eta herri kirolak izanen dira Kulkirekin. 18:30ean txokolatada haurrendako, Santxotenak alaituta. 20:00etan Mus Zimizte txapelketa. 22:00etan gazte afaria.

Gazte Eguna ortziralean

Urriaren 14ean, ortziralean, Gazte Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak eta argi soinuak. 11:30ean futbito txapelketa herritarren artean. 14:00etan gazte bazkaria. 17:00etan gazteendako jokoak. 20:00etan triki-bertso poteoa. 22:00etan Mutildantzak trinketean. Segidan patata tortilla jatea. 23:30etik aitzinera dantzaldia Santxotenarekin.

Herritarren Eguna larunbatean

Urriaren 15ean, larunbatean, Herritarren Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak eta argi soinuak. 11:30ean herritarren arteko desafioa jokatuko da. 14:00etan zikiro jatea. Ondotik boletoen zozketa eta sari banaketa. 19:00etan dantzaldia Joxeanjelekin. 21:30ean Mutildantzak trinketean. 22:30etan pintxoak afaltzeko. Ondotik gaupasa Joxeanjelekin eta herriko besten azken hatsa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun