Otsailaren 14an, ortziral arratsaldeko 6:30ean hasita Salvados programako Oligopoly erreportajearen proiekzioa eta Goiener kooperatibako presidentearen eskutik hitzaldia izanen dira kultur etxean.
Orain arte, argia konpainia elektriko handiek (Iberdrola, Endesa…) fakturatzea zen aukera bakarra. Goienerrek bertze aukera bat aurkezten digu; berdin ordainduz, kooperatibaren irabaziak iturri berriztagarrien bidez energia sortzeko erabiliko dituzte. Gazteek bilerara agertzeko deia egin diete herritar guztiei.