Elizondoko txoko eta uneak I argazki liburua aurkeztu du Foto Menak

TTIPI-TTAPA 2014ko aza. 4a, 08:00

Itziar eta Felix Mena, Baztango Museoko erakusketaren aurkezpenean. Juan Mari Ondikol

Erakusketa Baztango Museoan dago eta liburuaren aurkezpena Iruritako Jauregiarten egin zuten Felix eta Itziar Menak

Foto Mena argazkilaritza estudioak Elizondoko txoko eta uneak I/Lugares y momentos de Elizondo I erakusketa eta liburuaren aurkezpena egin zuen urriaren 31n. Elizondoko Baztango Museo Etnografikoan ortziral eguerdian zabaldu zuten erakusketa eta liburuaren aurkezpena ortziral arratsaldean egin zuten Iruritako Jauregiarten.

Liburua, etorkizunean bilduma izan nahi duenaren lehen alea da. 80 orrialde ditu eta mila ale eman dituzte argitara. 20 eurotan salgai daude Mena argazkidendan eta Elizondoko liburudendetan.

Pello Iriarte historialariaren testukin, lehen bilduma honetan Jaime Urrutia eta Braulio Iriarte karriketako eta presa inguruko irudiak biltzen dira, aitzinakoak eta berriagoak, «denboraren eraginez nola aldatu diren ikusteko». Mena argazkidendako laugarren belaunaldiko Felix Mena eta Itziar Mena anai-arrebek prestatu dute liburua eta etorkizunean, Elizondoko bertze txokoekin bigarren bilduma egiteko asmoa ere badute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun