Teatro que madura taldearen Como como coco me descoco poco. Un estriptis mental ikuskizuna ikusgai izanen da ekainaren 20an, ortziral arratseko 8etan Elizondoko Kortarixar ostatuan. Kortarixarreko arratsak jardunaldien baitan eginen da emanaldia, hemendik aitzinera, kultur ikuskizunak eskaintzeko asmoa baitute Kortarixarren.
Teatro Que Madura, Konpainiari aberastasuna eta osagarritasuna ematen dioten ibilbide profesional ezberdineko bi aktore elkartzen duen fusioa da: Josune G. Montón eta Laura López. Batuketa artistiko honek, beraien bilaketa pertsonala sorkuntzarako motore batean bilakatzeko aukera ematen die antzerkia egiteko modu propioa garatuz. «Era honetan, gu geu, baita garena eta dugunaren behaketa ere dira gure lanaren abiapuntua».
Como como coco me descoco poco areto batean egiteko ikuskizuna da, publiko helduarentzat zuzenduta dagoena, zeinetan lagunak diren bi aktore antzezlan bat proposatzen dute, sekula hasi eta bukatuko dena. Ordu baten buruan, lagunak izateak suposatzen duenari buruzko hainbat ideia azaleratuko dira. Pertsonaia hauek erakutsiko dute zer egiteko kapazak diren laguntasunaren izenean, eta espero ez dutena jasotzerakoan zer gertatzen den.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!