Lesakari buruzko ikasketa akaberako lanak egiteko dirulaguntza deialdia egin du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa

Lesakar ikasleek gradu eta master amaierako lana egiteko diru laguntza jasotzeko aukera.

500 euroko bi dirulaguntza emanen ditu Lesakako Udalak herriari buruzko gradu eta master amaierako lanak egiteko. Dirulaguntza hau, Lesakan erroldatutako ikasleek edota ikasketengatik kanpoan erroldatuta dauden lesakarrek eskatu ahal izanen dute. Eta soilik, 2026 eta 2027 ikasturtearen azkeneko kurtsoan matrikulatuta daudenek. Eskaerak Lesakako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira. Deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko materialaren infirmazio guztia www.lesaka.eus-en 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun