Gipuzkoako eta Nafarroako bikoteak izanen dira aurrez aurre, abenduaren 5eko finaleko txartelaren bila
Pala txapelketako finalerdia baino lehen, 10:00etan hasita, Nafarroako Kirol Jokoetako eskuzko bi pilota partida jokatuko dituzte. Lehenbizikoan, benjamin mailan, Arkupeko Maritxalar, Agoitzeko Balisaren kontra ariko da eta bigarrenean, kadete mailan, Arkupeko Iratzoki, Berriozarreko Monleonen kontra. Ondotik, 11:00 aldera, hasiko dira pala partidak.
Begoña Taberna gogoan
Bere garaian Lesakan eta bertze zenbait herritan jokatutako paleta txapelketetan parte hartu zuen Begoña Taberna Petrirenak eta herrian jokatzen zirenak antolatu eta sariak eman zituen hainbat urtez. Izan ere, Lesakako udal pilotalekuko ostatua kudeatu zuen 27 urtez, 2013ko abenduan erretiroa hartu zuen arte. Orduan, lan guzi hori eskertzeko omenaldia egin zioten, argazkian ageri denez. 2026ko irailaren 2an hil zen Begoña Taberna, 77 urte zituela.