Lesakako zebrabideak eta bide-segurtasuna hobetzeko lanak egiten ari dira

Ttipi-Ttapa

Zebrabideak margotzen eta egokitzen eta abiadura-murriztaile berriak jartzen ari dira Lesakan.

Sasoi Eraikuntzak enpresa ari da, 44.928 euroko aurrekontuarekin

Lesakako bide-segurtasuna hobetzeko bidean, zebrabideak margotzen eta egokitzen ari dira, baita abiadura-murriztaile berriak jartzen ere. Lan hauek Lesakako Herriko Etxearen eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlanaren bidez gauzatzen ari dira. Sasoi Eraikuntzak SL enpresa da lanen arduraduna eta 44.928 euroko aurrekontua dute lanek (BEZa barne).

Zebrabidea Nafarroako Gobernuaren eskumenekoa denez, haren irizpide eta baldintza teknikoak jarraituz egiten ari dira. Helburua oinezkoen segurtasuna hobetzea eta ibilgailuen abiadura moteltzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun