Berako Isidoro Fagoaga Udal musika eskolako 2. maila gainditu duten ikasleek, Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertua eskainiko dute, bihar, azaroaren 25a, 18:00etan, Musika Eskolako Areto nagusian. Bertan, trikitixa, txistu eta piano soinuez osatutako zenbait kantu eskainiko dituzte ikasleek, diplomak jasotzeaz gain.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.