Ainhoa Altzuri eta Silvia Telletxea dira II. Astaluntan lehiaketako hirugarren sarituak

Ttipi-Ttapa

Silvia Telletxea eta Ainhoa Altzuri. 

Arantzako euskararekin jostetan aritzeko Astaluntan lehiaketaren bigarren edizioak aitzinera segitzen du. Asteburuan, hirugarren asteko irabazleak jakinarazi ditu Uskarantza taldeak. 

Azaroaren 2an hasi zen Astaluntan lehiaketaren bigarren edizioa eta horren bueltan, saltsa polita sortu da Arantzan. Uskarantza taldeak Arantzako euskarari buruzko galderak bidaltzen ditu, eta parte hartzaileen artean, sariak banatzen ditu. Igandean, adibidez, joan den asteko sariak banatu zituen. 189 lagunek parte hartu zuten eta horien artean, hamalau lagunek galdera guziak zuzen erantzun zituzten. Horien artean zozketa eginda, Ainhoa Altzuri Ordoki izan zen saritua. Bertzalde, parte hartzaile guzien artean ere saria banatzen dute eta kasu horretan, zozketa eginda, joan den asteko irabazlea Silvia Telletxea Iraola izan zen. 

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, abenduaren 3an bukatuko da Astaluntan lehiaketa. Norbaitek parte hartu nahi badu, 642 01 27 94 zenbakira mezua bidaltzen ahal du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun