Enpresei zuzendutako ‘Robotika, transformazio digitala eta zibersegurtasuna’ jardunaldia antolatu du Cederna Garalurrek

Ttipi-Ttapa

Argazkia: Magnific

Azaroaren 27an, ortziralean, Cederna Garalurreko Alkaiagako egoitzan izanen da jardunaldia, gazteleraz. Dohainik da, baina beharrezkoa da izena ematea.

Baztan-Bidasoko aktibazio planetik hainbat tailer, ikastaro eta formazio saio jarri dituzte eskura. Azaroaren 27an, ortziralean, izanen da hurrengo saioa eta Robotika, transformazio digitala eta zibersegurtasuna izenburupean enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dute. Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak finantzatzen du ekintza eta dohainik izanen da. Cederna Garalurrek Alkaiagan duen egoitzan izanen da jardunaldian, azaroaren 27an,  09:00etatik aitzinera. 09:15ean MKS enpresak Robotika kolaboratiboa enpresarentzako hitzaldia eskainiko du. 10:15ean Naitecek enpresak tailer praktikoa eskainiko du. Hainbat galdera erantzuten saiatuko dira: Zer da egiazko transformazio digitala?, Non dago zure enpresa gaur egun?...Tendentzia eta teknologia berriak ere izanen dituzte hizpide eta eskura dauden irtenbideei buruz ere ariko dira: zibersegurtasuna, AA, hodei/gailu irizpideak... Bukatzeko, hurrengo pausoak zehaztuko dituzte: laguntzak eta finantzaketa lortzeko bideak ikusiz. Jardunaldiari 13:45ean emanen diote bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun