Santa Zezilia, musikarien egunaren harira, larunbat goizean kalejirak egin zituzten Lesakako musika taldeek. Musika bandak 10:00etan abiatuta, txistulariek 10:45ean, trikitilariek 11:30ean eta abesbatzak eta soinulariek 12:15ean egin zituzten karrikaz karrikako emanaldiak, Santa Zezilia Batzordeak eta Lesakako Udalak antolatuko ekitaldian. Argazkiak: Izaro Iparragirre
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.