Haurren eguna eginen da igande honetan Lesakan

Ttipi-Ttapa

Puzgarriez eta bertzelako ekintzez osatutako arratsalde pasa bikaina igandean Lesakan.

Igande honetan, azaroaren 22a, arratsalde guztian zehar puzgarriak eta haurrentzako bertzelako ekintzak izanen dira Lesakako Eltzeta Plazan, 16:30etatik 19:30etara. Uria eginez gero, frontoian izanen da igandeko haurraren eguna. Bertan ere, berendua eskainiko zaie haurrei. Lesakako Udalak, Irain eskola eta Tantirumairu ikastolarekin batera antolatu du arratsalde pasa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun