Traktoreen azterketa teknikoa egiteko unitate mugikorra Bortzirietan ibiliko da egunotan

Ttipi-Ttapa

Gaur eta bihar, adibidez, Arantzan izanen da, eta heldu den astean, Bortzirietako bertze herrietan. 

  • Arantzan, gaur, herrikoek eta Eguzkialdeko auzotarrek izan dute traktoreei eta nekazaritzako bertze ibilgailuei azterketa egiteko aukera. Bihar, berriz, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea auzoetakoen txanda izanen da. 10:00etatik 13:45era izanen dute horretarako aukera, herri sarrerako aparkalekuan. 
  • Lesakan, azaroaren 23an, 09:45etik 13:45era, Zanbrako aparkalekuan izanen da unitate mugikorra. 
  • Etxalarren, azaroaren 24an eta 25ean, Etxalarren, 09:45etik 13:45era herri sarrerako aparkalekuan izanen da. 
  • Igantzin, azaroaren 26an, herriko aparkalekuan, 10:00etatik 13:45era, izanen da.

Bertzalde, unitate mugikor hauetan, quad eta ziklomotorren azterketarik ez dutela egiten azpimarratu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun