Desfibriladore berri bat Etxalarko kultur etxeko atean herritarren eskura

Ttipi-Ttapa

Larrialdi egoeratan azkar jokatzeko tresta berria Etxalarren.

Desfibriladore berri bat paratu du Etxalarko herriak kultur etxeko arkupean, toki berean urteko 365 egunetan herritarren eskura egon dadin. Orain arte herrian zegoen desfibriladoreak ere herritarren eskura egoten segituko du: udan, igerilekuetan egonen da eta urteko gainerako hilabeteetan autobus geltokiko estalpean. 

Bi desfibriladore horiek paratuta, urte osoan herrian desfibriladoreak eskuragarri izatea bermatu nahi du udalak, igerilekuetako erabiltzaileei ere zerbitzua eskainiz. Tresna garrantzitsuak dira bihotz geldialdi bat gertatuz gero, larrialdi egoeretan azkar jardutea funtsezkoa delako. Udalak eskerrak eman dizkio Amaia Elizalderi, bere laguntzari esker gauzatu baita egitasmo hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun