Euskararen egoera soziolinguistikoaren azterketa sakona eta etorkizunera begirako gogoeta kritikoa egiten duen saiakera da liburua. Euskararen biziberritze prozesua bidegurutze erabakigarri batean dagoela ohartarazten du, eta horri tiraka arituko da Garikoitz Goikoetxea. Datuen irakurketa, euskalduntzearen mugak, globalizazioa eta digitalizazioa bertzeak bertze, izanen dira jorratuko diren gaiak.