Santa Zezilia, musikarien egunaren harira, azaroaren 21ean, larunbatean, kalejirak eginen dituzte Lesakako musika taldeek. Musika bandak 10:00etan abiatuta, txistulariek 10:45ean, trikitilariek 11:30ean eta abesbatzak eta soinulariek 12:15ean eginen dituzte karrikaz karrikako emanaldiak. Santa Zezilia Batzordeak eta Lesakako Udalak antolatu dute karrikaz karrikako ibilialdia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.