Gazteentzat bideratutako 'Ahots Baten Sormen-egonaldia' Arantzan abenduaren 26tik 30ra

Ttipi-Ttapa

Gazteek sormena lantzeko aukera paregabea abenduaren akaberan Arantzan.

Euskaltzaindiak, 2015 geroztik, Mintzola Egitasmoaren bitartez, 15 eta 22 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen Ahots Baten Sormen-egonaldia Arantzako aterpean izanen da aurten, abenduaren 26tik 30era. Bertan, gazteen sormena sustatu, euren arteko harremanak sortu eta esperimentatzeko espazio bat eskaintzea dute helburu. Zabalik dago dagoeneko izen ematea, Euskaltzaindiaren webgunean, abenduaren 4ra arte. 

Bertaratzen diren gazteek literatura, kontalaritza, bertsolaritza, kantagintza eta antzerkia landuko dituzte, bertzeak bertze. Bide horretan, sortzaile gobidatuak izanen dituzte lagun, emanaldi eta tailerrekin elikatuz sormena eta sortzea. Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea, Miren Amuriza bertsolaria eta Ekhiñe Zapiain bertsolaria izanen dira bertan. 130 euroren truke eskaintzen da egonaldia, matrikula, otorduak, autobusa eta lo egiteko lekua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun