Sorospen ikastaroa Lesakako igerilekuan abenduaren 9tik aitzinera

Ttipi-Ttapa

Sorospen ikastaroa abenduan zehar Lesakako Udal Kiroldegian.

Abenduaren 9an hasiko dira sorospen profesionaltasun ziurtagiriari buruzko ikastaroak Lesakako igerilekuan. Izen eman beharko da ikastaroa jaso ahal izateko eta azaroaren 27a baina lehenago egin beharko da hemen sakatuz.

AFDPO109 ur instalazioetako sorospena irakatsiko da:

  • MF0270_2: Ur-instalazioetako istripuen prebentzioa (40 ordu). 2026ko abenduaren 9tik 2026ko abenduaren 22ra.
  • MF0269_2: Igeriketa (120 ordu). 2027ko urtarrilaren 18tik 2027ko martxoaren 5ra.
  • MF0271_2: Istripua izan dutenak ur-instalazioetan erreskatatzea. (90 ordu). 2027ko martxoaren 8tik 2027ko apirilaren 16ra.
  • MF0272_2: Lehen laguntzak (40 ordu). 2027ko apirilaren 19tik 2027ko apirilaren 30ra.

Ordutegia: 16:00etatik 20:15era, astelehenetik ostiralera (15 minutuko atsedenaldiarekin).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun