Euskal Herrian Euskarazek batzar irekia eginen du azaroaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa

Milaka euskaltzalek, karrikak hartuko dituzte abenduaren 15ean, Euskarari lehentasuna emanen dion ofizialtasuna, orain! lelopean, Nafarroa Garaiko herritarren hizkuntz eskubideak zanpatu eta mailakatzen dituen Vascuencearen Legeak 40 urte betetzen baititu. Lesakarrei ere, mobilizatzeko deia zabaldu die Euskal Herrian Euskarazek, eta horretarako, batzar irekia antolatu du aitzinetik azaroaren 19an, 18:30ean, Lesakako Eskolttikin. Ekimenaren nondik norakoak azaldu eta abenduaren 15ean egin daitekeenaren aukerak mahai gainean jartzeko helburuarekin gauzatuko da zita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun