Jaione Bergara eta Oihana Etxeberria izan dira Astaluntan lehiaketako bigarren asteko irabazleak

Ttipi-Ttapa

Hirugarren astean sartua da II. Astaluntan lehiaketa, Arantzako euskararekin jostetan aritzeko Uskarantza taldeak antolatutako lehiaketa. Asteburuan bigarren asteko sarituak banatu dituzte. 

Euskarari buruzko galderak astelegunetan edo astaluntan bidaltzen ditu Uskarantza taldeak eta asteburuan oparien zozketak egiten du: alde batetik, galdemodu guziak ongi erantzuten dituztenen artean, eta bertzetik, parte hartzaile guzien artean. Hain zuzen, igandean banatu zituzten joan den asteko sariak. 190 lagunek parte hartu zuten, eta galdera guziak ongi eta bakoitza bere egunean asmatu zituztenak hamahiru lagun izan ziren. Horien artean zozketa eginda, Jaione Bergara Almandoz izan zen saritua. Parte hartzaile guziak kontuan hartuta, berriz, zozketako irabazlea Oihana Etxeberria Burlada izan zen. Biek lukainka bana hartu zuten oparitzat.

Abenduaren 3ra arte segida izanen du Astaluntan lehiaketak. Herritarren batek oraindik parte hartu nahi badu 642 01 27 94 zenbakira edo uskarantza@gmail.com helbidera eskribitzen ahal du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun