Aste honetan Lesakan dago Nafarroako Gobernuaren arreta bulego mugikorra

Ttipi-Ttapa

Lesakako suhiltzaileen parkearen ondoko aparkalekuan egonen da Nafarroako Gobernuaren arreta bulego mugikorra aste osoan.

Suhiltzaileen aparkalekuan emanen du zerbitzua aste egunez, 09:15etik 14:00etara eta asteazkenean etxebizitzari buruzko zerbitzua ere emanen du.

Azaroaren 16tik 20ra Lesakan dago Nafarroako Gobernuaren arreta bulego mugikorra. Aste honetan suhiltzaileen aparkalekuan dago, 09:15etik 14:00etara. Nafarroako Gobernuko zerbitzuei buruzko informazioa emanen dute, Cl@ve eta Ziurtagiri Digitalaren akreditazioa, edozein administraziorako dokumentazioen erregistroa, Internet bidezko kudeaketa, herritarren kexak eta iradokizunak eta bideratzea, etxebizitza programa eta laguntzei buruzko informazioa (Emanzipa, Etxebizitza Errolda, David…). Gaztelaniaz eta euskaraz emanen dute arreta, doakoa eta aitzinetik hitzordua eskatu gabe.

Aipatu bezala, herritarren arretarako ordutegia egunero 09:15etik 14.00etara izanen da eta etxebizitza zerbitzuen ordutegiak azaroaren 18an, asteazkenean 09:15etik 14:00etara.

Informazio gehiago oficinamovil@navarra.es helbide elektronikoan edo 848 42 01 04 telefonoan edo https://oficinamovil.navarra.es/eu/web/oficina-movil/hasiera webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun