Etxalarko hilerri azpiko aparkaleku berria egiterakoan teila labea agertu da

Ttipi-Ttapa

Etxalarko hilerri azpian bederatzi autoendako tokia plantatu dute.

Etxalarko hilerri edo kanposantu azpian aparkaleku berria egin du herriak, bederatzi autorendako tokiarekin. Santu Guzien egunean ederki betea ageri zen. Obra hau egiterakoan adreilu edo teila labe bat agertu da. Etxalarko Herriko Etxearen asmoa da boluntarioen laguntzaz, auzolanean, labe hau txukuntzen saiatzea. Lagundu nahi duenak edo labe honen inguruko informaziorik duenak, horren berri ematea eskertuko da.

Teila edo adreilu labea agertu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun