Euskal Herriko 4x4 txapelketa mistoa biharamunean Antsoainen
Atsedenerako tarte handirik gabe, Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa ere asteburu honetan abiatuko da. Hain zuzen, azaroaren 15ean, igandean 11:30ean hasita jokatuko dute txapelketa mistoa Antsoainen, 280 kiloz beheitiko kategorian.
Ondotik, azaroaren 21ean, emakumeen Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa jokatuko dute Antsoainen eta azaroaren 28an, gizonezkoen Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa Ezpeletan.