Iiingles taldeak kontzertua emanen du ortziralean Berako Katakun

Ttipi-Ttapa

Iiingles musika taldeak kontzertua emanen du ortzirale arratsean Berako Katakun. Argazkia: Aiurri

Hondarribiko Iiingles musika taldeak kontzertua emanen du azaroaren 13n, ortziralean 21:00etan hasita Berako Kataku kultur elkartean.

Bere musika sortzeaz gain, «emakume edota genero disidenteen presentzia duten taldeen bertsioak egiten dituen» talde bezala definitzen da Hondarribiko Iiingles. «Gure ibilbidea Psilocybenea elkartean hasi genuen 2020an instrumentuak ia hutsetik jotzen ikasiz. Transfeminismoa ardatz, historikoki maskulinizatua egon diren espazioak okupatu, eraldatu eta eredu bizigarriagoak sortzea dugu helburu» diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun