Mendien kudeaketan lagunduko duen traktorea erosi du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa

Lesakako Udalak erosi duen traktore berriak mendiak kudeatzeko lanean lagunduko du.

135.520 euroko inbertsioa egin du traktorea, sasi-garbitzeko makina besoduna eta pala erosteko

Mendien kudeaketak duen garrantzia kontuan hartuta, Lesakako Udalak traktore berri bat erosi du, «lan horiek errazteko». Traktorea mendiko pisten mantentze lanetarako eta sasi-garbitze lanetarako lagungarria izanen da. Traktorearekin batera, desbrozadora edo sasi-garbitzeko makina besodun bat eta pala bat ere erosi ditu Lesakako Udalak. Guztira, 135.520 euroko inbertsioa egin du, traktorea eta bi osagarriak kontuan hartuta. Inbertsio hori finantzatzeko, dirulaguntza ere hartuko du Lesakako Herriko Etxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun