Gure Zirkuko kideak izanen dira IrriSarri Landeko hamairugarren txondorra piztearen arduradunak. Abenduaren 5ean, larunbata, 18:00etan, hamahirugarrenez piztuko da txondorra IrriSarri Landen, eta zuzeneko musikaz, joaldunez eta txondorraren inguruan sortuko den giroaz gozatzeko aukera izanen da bertan. Doakoa da sarrera hurbildu nahi duen ororentzat eta egun berezia izanik, menu berezia ere eskainiko da jantokian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.