Abenduaren 15eko mobilizazioa prestatzeko batzar irekia eginen du EHEk ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa

Nafarroa Garaiko herritarren hizkuntza eskubideak mailakatzen dituen Vasquencearen Legeak 40 urte beteko ditu abenduaren 15ean. Horren harira, mobilizazio deszentralizatuak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek.

Baztan-Bidasoan hainbat mobilizazio deialdi egin dituzte, tartean Beran, eta hori antolatzeko batzar irekia eginen dute azaroaren 13an, 19:00etan Espidobaita elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun