[ARGAZKIAK] 'Emakumeen arrastoa' proiektuko bisita antzeztua egin dute Beran

Ttipi-Ttapa

Berako emakumeen istorioak ezagutzeko bisita antzeztua eskaini du Mugerri elkarteak igandean. Herriko Etxeko plazatik hasita, ordu eta erdiz, herriko hainbat txokotatik pasako da bisita, antzerkiaren bidez, garaiko emakumeen ahotsak plazaratuz, euskaraz.

Herriko Etxeko Plazan hasi zen emanaldia, gerra garaiko kontuekin gehien bat. Ondotik, Jesusen Bihotza ikastetxeko atarian, hezkuntzako kontuak plazaratu zituzten. Osasun Etxearen atarian, zaintza kontuak agertu zituzten eta, bukatzeko, Legia karrikaren hasieran, emakumeak eta artearen inguruko antzezlana eskaini zuten, ‘Berako emakumeen arrastoa’ liburuan agertutako emakumeen inguruko azalpenak agertzen zituzten panelen artean. Hain zuzen, ‘Berako emakumeen arrastoa’ liburua idatzi duen Jon Abrili ere txalo zaparrada ederra eskaini zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun